XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA AGINDUA, 1989.eko maiatzaren 4ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko Irakaskuntza Ertainetako hainbat irakasle-kidegoetako plantilak zehazteari buruzko 1989.eko urtarrilaren 24eko Agindua aldatzen duena.

Euskal Autonomi Elkarteko Irakaskuntza Ertainetako hainbat irakasle-kidegoetako plantilak zehazteari buruzko 1989.eko urtarrilaren 24eko Aginduan, otsailaren 10eko E.H.A.A.-ko 28. alean argitaratutakoan, huts egin zela konturatu ondoren, horri buruzko aldaketa egin zen 1989.eko otsailaren 24eko Aginduz (martxoaren 28ko E.H.A.A.-ko 58. alea); horiek horrela, Sail honek honako hau XEDATU DU:

Lehenengo.- Kode zenbakiz 480071 duen Abanto Zierbena Neskamutilen Batxilergorako Institutuko Agregatuen Plantila aldatzea, Natur Zientzia irakasgaiari dagokionean, honela gelditzen dela: Betetzeke: 1, Beteta: 1, Guztira: 2, dioenean, Betetzeke: 0, Beteta: 1, Guztira: 1, esan behar du.

Bigarrena.- Agindu honen aurka, berraztertze errekurtsoa sar dezakete hori doakienek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Jn. T. Gorenaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1989.eko maiatzak 4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.